jueves, 8 de diciembre de 2016

Scratch: Programazioaren hasiera LH-ko ikasleentzat

Scratch MIT (Massachusetts Institute of techonolgy) sortutako doaneko tresna bat da. Scratch umeak programatzen ikasteko sortu zen. Horrela, ikasleek sormena erabil dezakete nahi duten programa sortzeko. Izan ere Scratchek ematen dituen aukerak agortezinak dira.

Gaur egun, curiculumean garrantzi handia ematen zaizkio bai sormenari, bai teknologia berrien erabilpenari. Izan ere, programatzea eta teknologien berrien ulermena garatzea garrrantzi handikoa da gaur egun eta berebizikoa izango da hurrengo urteetan gure gizartean bizitzeko eta ulertzeko. Hala ere, ez dago inolako aipamenik programazioari buruz lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako curriculumetan. Bestalde, curriculumean dauden edukien kopurua hain handia denez, irakasleek oso aukera gutxi dituzte horrelako materialak klaseetan sartzeko. Dena den, eskola batzuek hasi dira horrelako programak erabiltzen astean ordu bat erabiliz. Horren adibide bat, Lauro ikastola da. Programazio programak erabiltzen dituzten klaseak bigarren zikloan hasten dira eta hirugarren zikloan eta bigarren hezkuntza osoan. Klase hauetan Scratcha oinarri bezala erabiltzen da baina bigarren hezkuntzako azken urteen ikasleekin beste programa batzuk erabiltzen dituzte programatzeko, Scratch programak ere bere limitazioak dituelako.

Scratch 150 herrialdeetan erabiltzen da eta 40 hizkuntza desberdinetan erabil daiteke. Scratch zuk aukeratutako irudi batekin lan egiten du. Irudia programatik atera dezakezu edo edozein argazkitik, honi objetua deitzen dio. Objetu honekin ia edozein gauza egin daiteke mugitu, biratu, sagua jarraitu eta abar. Mugimendu hauek,  klikatzen denean egin dezake, edo mugimendu konstante bat izatea aukeratu daitek, edo denbora bat pasatzean denean objetu mugitzea aukeratu daiteke. Horretaz gain, baldintza batzuk ipini daitezke mugimendu bat edo soinu bat egitea, zerbait gertatzen denean. Mugimendua kontrolatzeko sentsore batzuk ere ipini datezke. Bideo honetan argi ikusi daiteke.





No hay comentarios:

Publicar un comentario