EBALUAKETAK
Ebaluaketa pertsonala:
IKT-ko klase
teorikoan nire lana positiboa izan dela uste dut. Nire taldean parte hartze
aktiboa izan dut eta ikaskuntza gurpilaren zati garrantzitsu bat izan naizela
uste dut.
Bestalde IKT
berriak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izan dut. Modu honetan, nire
ezagutzak eta trebetasunak IKT-ekin asko aberastu dira.Gainera IKTei buruz
eta hauek nola erabili behar diren
klaseetan ikasi dut iritzi desberdinak kontrajarriz.
Hala ere,
proiektuaren zati batzuetan ez dut hainbeste parte hartu. Hori dena kontuan
hartuz nire burua 9 bat ipiniko nuke.
Ikasketa gurpilaren taldearen ebaluaketa:
Gure taldeak Tic
Tac praktika onak testua irakurri zituen.Alde batetik, lehenengo testua,
“Horizonte 2013”, Horizonte txostenaren ondorioak behatzen ditu, hurrengo
urteetan hezkuntzan eragina izango duten teknologia berriak aztertzen
duena.Beste aldetik, “Modelo de Madurez Tecnologica” testuak, Euskal Gobernuak
egiten duen hezkuntza-zentro publiko eta itundutakoen hezkuntza baliabide
teknologikoen sailkapena aurkezten digu.Azken testuan, “Los Gurus de Silicon
Valley para sus hijos eligen la enseñanza escolar sin ordenadores”, azaltzen
digu nola enpresa teknologiko garrantzitsuenen langileek nahiago duten haien
seme-alabek teknologia berrietatik urrundutako hezkuntza jasotzea, Waldorf
eskolak hain zuzen ere.
Proiektu hau
aurrera eramateko denok gogotsu lan egin dugula uste dut. Parte hartze
aktiboarekin baina modu autonomo batean. Gainera, gure lana azkar egin genuen.
Izan ere, aurkezpena baino bi aste lehenago dena prestatuta geneukan. Hirurak
lan bikaina egin dutela pentsatzen dut beraz hamar bat ipiniko diet.
Beste taldeen ebaluaketa:
Presentazioei
dagokionez, IKTetan oinarritutako aurkezpen desberdin asko erabil zituzten.
Hala ere, hiru euskarri erabili zuten talde gehienek, Power Point, Powtoon eta
Prezi. Gure taldeak emaze euskarria erabili zuen bere mugimendua oso dinamikoa
zelako. Talde gutxi erabili zuen emazea beraz besteei euskarri hori erakusteko
aukera ere izan zen. Gai guztiak IKT gaiaren barruan egon arren gai desberdinak
landu ditugu. Lau talde handietan banatzen zen informazio guztia;
informazioaren gizartea vs ezagutzaren gizartea , web 2.0, konpetentzi digitala
eta eskola 2.0 . Beste taldekoen presentazioak orokorrean ondo egon dira.
Erabilitako euskarriak oso erabilgarriak izan dira ikusleentzako aurkezpena
modu errazago batean jarraitzeko. Informazioa modu argi eta dinamiko batean
azaldu dute. Gehienetan taldeko partaideak hitz egiten zuten baina batzuetan
Powtoon baten bidez aurkezpena egiten zuten.
Dokumentatzaileei
dagokionez, besteen lanak jarraitzen eta aztertzen zuten. Haiek izan duten lana
zailagoa izan dela uste dut bere lana beste taldeetan oinarrituta zegoelako eta
talde horien laguntza behar zutelako.
HAUSNARKETA
Sarrera honekin bukatzen da IKT-ko ikasgaia bukatzen da. Prozesu osoan zehar asko ikasi dudalaren sentsaziarekin joaten naiz. Klase handia honetan (100 pertsonekoa) antolaketa ona egon dela uste dut nahiz eta lehenengo asteetan denok pixka bat galduta egon garela. 25 talde egon dira klasean, Talde batzuk dokumentatzaileak izan dira eta beste guztiak gai baten irakurgai batzuk landu ditugu gero denen aurrean erakusteko. Horrela, denok gai guztiak ikasteko aukera izan dugu.
HAUSNARKETA
Sarrera honekin bukatzen da IKT-ko ikasgaia bukatzen da. Prozesu osoan zehar asko ikasi dudalaren sentsaziarekin joaten naiz. Klase handia honetan (100 pertsonekoa) antolaketa ona egon dela uste dut nahiz eta lehenengo asteetan denok pixka bat galduta egon garela. 25 talde egon dira klasean, Talde batzuk dokumentatzaileak izan dira eta beste guztiak gai baten irakurgai batzuk landu ditugu gero denen aurrean erakusteko. Horrela, denok gai guztiak ikasteko aukera izan dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario